Kudeaketa osoa ikastetxe eta guraso-elkarteentzat

Kudeaketa osoa ikastetxe eta guraso-elkarteentzat

Gure xedea, eskolaz kanpoko heziketa kudeatzea erraztea.

Bizkaiko ikastetxe publiko, itundu, pribatuentzat eta guraso-elkarteentzat HEZIKETA-PROGRAMAK eta ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK antolatu eta kudeatzean espezializatuta dagoen profesionalen talde bat gara.
 
ZER ESKAINTZEN DUGU?
 
ESKOLAZ KANPOKO ZERBITZUAK OSORIK KUDEATZEA
  • Eskolaz kanpoko begiraleak, jantokia, autobusa eta haurtzaindegia kudeatzea.
  • Ikastetxeetako jaialdiak: Olentzero, Agate Deuna, Euskararen Eguna, ikasturte amaiera...
  • Ikasturte amaierako bidaiak: antolaketa, kudeaketa, finantzazioa...
  • Ordutegiak luzatzeko zerbitzua: goiztiarren gela, eskolarik gabeko arratsaldeak, ekaina eta iraila, kanpus hezitzaileak eta kirol-kanpusak.
  • Kanpaldiak kudeatu eta antolatzea, ikastetxeetan eta helmuga ezberdinetan egiten diren egonaldietan.
 
GURASO-ELKARTEARI BALIO HANDIKO KONPONBIDEAK EMATEN DIZKIOGU
  • Jarduerak antolatzea
  • Begiraleak kontratatzea
  • Bajak berehala ordezkatzea
  • Ikastetxean koordinatzaileak egotea
  • Jarduera bakoitzarentzako programa metodologikoa
  • Jarduerak egiteko materialak
  • Istripu-aseguruak eta erantzukizun zibila
  • Izen-emateak linean
  • Arreta telefonikoa 9:00etatik 19:30era, astelehenetik ostiralera
  • Kudeaketa administratiboa: ordainagiriak kobratzea, izen-emateak…
 
INTRANETA ETA APLIKAZIOAK
Edukabilbok ikastetxe, guraso-elkarte eta familientzat eskuragarri jartzen du intranet bat eta aplikazio mugikor bat datu pertsonalak kudeatu, kontsultak egin edo ikastetxeetan egiten diren jarduerei buruzko informazioa ikusteko.


ESKOLAZ KANPOKOAK
FAMILIA-LAN UZTARTZEA
 UDALEKUAK


ESKOLAKO IRTEERAK
ESKOLAKO JAIALDIAK


Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan nobedade guztien berri izateko!



Gurekin hitz egin nahi?