EDUKABILBOk ikastetxeetan jolasteko espazioak, lantegiak eta jarduerak antolatzeko aukera ematen du, ordutegiak hedatu eta familia- eta lan-bizitzak uztartzen laguntzeko.
|
Edukabilbon uste dugu ezinbestekoa dela aukera bat eskaintzea haien seme-alabekin bateraezina den lan-bizitza bati aurre egin behar izanik haientzat giro familiar eta seguru bat bilatzen duten familiei. Noski, profesionalek haurrak uneoro zaindu eta artatzea lehentasunezkoa da.
Hortaz, eskola barruko eta eskolaz kanpoko hainbat zerbitzu sortu ditugu, elkarren osagarriak direnak, familia- eta lan-bizitza uztartzea askoz errazagoa izan dadin.
Ikastetxean bertan edo beste ingurune batzuetan ondo gauza daitekeen zerbitzu edo jarduerez ari gara. Zerbitzu horien artean goiztiarren gela, eskolarik gabeko arratsaldeak eta ludotekak ditugu.
|