Oporretan... Animatu eta egun ahaztezinak bizi!
Hemen dira Bizkaiko hiri kanpus onenak!
2026 ikasturterako, zure txikiarentzako ekintza zirraragarriz betetako kanpamentuak prestatzen ari gara. Jolasak, kirolak, sormen tailerrak eta askoz gehiago izango dira... esperientzia pila bat ikasi, dibertitu eta opor ahaztezinak bizi ditzaten!
Zer eskaintzen dugu?
Gure eguneko kanpamentuetan, txikienek ondo pasatzeko, ikasteko eta esperientzia berriak bizitzeko aukera dute, eta, bitartean, familiek beren lan-errutinarekin jarraitu dezakete kezkarik gabe!
Hiri-kanpamentu paregabeak diseinatzen ditugu, haurren interesa mantentzen duten jarduera berritzailez beteak. Hemen, jolastuz ikasten dute, kirola eginez dibertitzen dira, sormen tailerretan parte hartzen dute eta mundua esploratzen dute kultur eta natura irteeren bidez.
Jarduera bakoitza haur bakoitzaren adinera egokitzeko pentsatuta dago, denek ahalik eta gehien gozatzea bermatuz.
Eta onena: gure begirale taldeak, aisialdi infantilean esperientzia handia eta kualifikazio altua duenek, haurrak 100% euskaraz edo ingelesez (aukeratutako kanpamenduan arabera) lagunduko dituzte. Dibertsioa bermatuta hizkuntza hautatuan!
|
|
|
 |
|
|